Sofia Vazquezek urtebete egin zuen Irungo udalean, eta azken lau urteotan Eibarren izan da zinegotzi. “Ilusioz” dator elgoibarrera, eta elgoibartarren ongizatearen alde lan egiteko asmoz datorrela adierazi du. Zergak ez igotzeko apustua egingo du, Udalak sortzen duen enpleguan elgoibartarrak kontratatzeko ahalegina egingo du, eta Gizarte Ongizate saila indartzea izango da bere lehentasuna. Era berean, herriko azpiegiturak zaindu nahi ditu, eta EAJk azkenengo hauteskunde kanpainan egin zituen “promesak” egi bihurtzeko ahalegina egingo du. Besteak beste, Pilarreko zaharren egoitza, Aita Agirre kultur-gunea eta kiroldegi berria aipatu ditu.
∞ Lotura duten albisteak:
- EHBilduk udal kudeaketarako lantaldea aurkeztu du (2015-03-23)
- Udal Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du EAJk (2015-02-06)
- Nerea Alustiza izango da PSE-EEren alkategaia (2015-01-21)