Joan zen barixakuan jarri zuten martxan Trenbide kaleko igogailua, Elgoibarren eraiki duten azken igogailu publikoa. Inaugurazioarekin batera herriko gainerako igogailuen ordutegia zabaltzea erabaki zuen Elgoibarko Udalak. Hala, Toletxeko, Osasun Zentro aurreko, Sigmako eta Trenbide kaleko igogailuak 24 orduz daude martxan, joan den barixakutik.
Era berean, gaurtik aurrera, herrian dauden eskailera mekanikoak ere 24 orduz egongo dira martxan -gauetan itzalita egoten ziren orain arte-. Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak esan du inzidentzien jarraipen zehatza egingo dutela, izan ere, Udalak erantzuteko duen ahalmena ez da berdina gauez edo egunez. Dena ondo joango dela espero du, baina inzidentzia horien arabera hartuko dituzte erabakiak.