Gourmets Aretoa delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izateko filosofiarekin sortu zen, eta gaur egun Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da Madrilgo Ifema feriagunean egiten den ekitaldia. Aurten, 45 euskal enpresek taldean hartu dute parte.
Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketaren seigarren edizioa egin zuten. 380 gaztatik gora aurkeztu ziren lehiara, eta 30 epailek izan zuten horiek guztiak epaitzeko lana eta ardura. Ardi-gazta onduen kategorian Mausitxako gaztak jaso zuen lehen saria. Gazta erdi onduen mailan, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen Mausitxakoek aurkeztutako gazta aleak.
∞Lotura duten albisteak:
-
Mausitxa eta Txillarre saritu dituzte Eibarko San Andres Azokan (2014-12-01)
-
Mausitxako gaztak irabazi du Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa (2014-11-17)
-
Mausitxako gazta bigarren gelditu da Ordiziako Gazta Lehiaketan (2014-09-10)
- Mausitxako gazta hirugarrengoz garaile Legazpian (2013-09-03)
- Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa (2013-06-17)
- Bederatzi gazta lehiatuko dira urteko gazta onenaren sariaren bila (2012-12-12)
- Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan (2012-01-03)
- Non hago, zer larretan Urbiako artzaina (2011-01-03)
- Urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak Birminghanen (2010-12-01)
- Mausitxako gazta 10etik gertu (2010-10-04)
- Gernikan ere nagusi Mausitxako gazta (2009-10-27)
- Aurreikuspenak gainditu ditu orain arteko feriarik arrakastasuenak (2009-09-28)
- Mausitxak irabazi du Ordiziako lehiaketa, hirugarrengoz (2009-09-09)
- Mausitxak irabazi du Gipuzkoako 25. Ardi Gazta Lehiaketa (2009-09-08)
- 1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat (2008-12-11)
- Munduko Gazta Lehiaketan urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak (2008-10-01)
- Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan (2007-04-10)
- Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa (2007-09-05)