Gipuzkoako Stop Desahucios taldeko Jose Mari Erauskin eta Maite Ortiz abokatuak (goiko argazkian) izango dira hizlariak, eta bestea beste, mailegu hipotekarioetan bezeroak sinatzen duen momentutik banketxeak zein ìgehiegikeriaî egiten dituen azalduko dute. Bereziki abal emaileei dagokien klausulei buruz hitz egingo dute.
Antolatzaileek esandakoaren arabera, klausula horien eraginez abal-emaileak ere ari dira etxetik kaleratzen, eta horri buruzko informazioa emango dute. Hitzaldia gaur izango da, 19:00etatik aurrera, kultur etxeko hitzaldi gelan. 45 minutukoa izango da, eta bukaeran herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.