Urteroko egitasmoei eusteaz gain, zerbitzugintza martxan jartzeko konpromisoa hartu zuten, elkartearen bideragarritasun ekonomikoan eragiteko. Elgoibarko Izarraren erronketako bat elkartea ekonomikoki bideragarria izatea da, eta horretarako, ahalegin berezia egingo dute aurten. Batzarrak ontzat eman zuen bai iazko memoria eta baita elkarteak aurtengorako aurkeztutako egitasmoa ere.