Elgoibarren eta Mendaron egun osoko egitarauak antolatu dituzte.
ARGAZKIAK:
Oihalak eta orratzak eskuetan, Joste Eguna egiten ari dira herri askotan gaur, eta Elgoibarren eta Mendaron ere ekintzaz josita antolatu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia. Ekainaren 21etakoa izango da ekimenaren egun handia. Oihal erraldoia osatzen dihardute kide eta herritarrak egun horretarako. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)