Aukeratu dituzte Udal hauteskundeetan mahaietan egon beharko duten kideak

Barren.eus 2015ko api. 27a, 19:03

2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin dute, gaur arratsaldean, Elgoibarkio udaletxean ospatu den ezhoiko batzarrean. 

Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezhoiko udalbatzarra egin dute gaur Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan. Ordenagailu baten programak aukeratu ditu maiatzaren 24an egingo diren hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak. 17 presidente izango dira guztira. 

Presidenteak, mahaiko beste kideak eta ordezkoak derrigorrez egon behar dute hauteslekuan, horrela ez bada, eta justifikaziorik egon ezean, kartzela-zigorra edo isuna ordaindu beharko dute. Udalak izendapena jakinaraziko die interesdunei, bai eta mahai bakoitzerako ordezkoei ere, maiatzaren 2a baino lehenago. Jakinarazpenarekin bat, jarraibide-eskuliburu bat emango zaie.

Mahaiko presidenteak eta bokal bakoitzak 62,61 € jasoko dituzte, inolako zerga-atxikipenik gabe.

2015 04 27 hautezkundemahaiak2

2015 04 27 hautezkundemahaiakbegira