Banakako aizkora txapelketako kanporaketa Elgoibarren jokatuko dute

Barren.eus 2015ko api. 30a, 06:21

Eusko Label banakako aizkora txapelketako urrezko mailako kanporaketa jokatuko dute zapatuan (maiatzak 2) Elgoibarren. Jose Mari Olasagasti (Igeldo), Ugaitz Mugertza II (Mutriku), Donato Larretxea (Bera) eta Ander Erasun (Aurtitz) aizkolariek jardungo dute lehian.

 Beran jokatzekoak ziren txapelketa hau, baina bertan behera geratu da azken orduan eta Elgoibarri eskatu zioten plaza antolatzaileek. Hala, egun batetik bestera antolatu behar izan dutela jakinarazi dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Lau aizkolari arituko dira lehian Elgoibarko kanporaketan eta bi onenek lortuko dute hurrengo fasea jokatzeko sailkapena. 18:30ean izango da txapelketa, Sigmako probalekuan.
Elgoibarko Udalak, ETBk eta Egur Sportek babestutako ekitaldia izango da zapatukoa.

∞Lotura duten albisteak: