Todos los dias sale el sol kantan oinarrituta sortu dute Ei, Kiribil! izeneko abestia. Atxutxiamaika aisialdi taldeko hezitzaile Haizea Beristainek idatzi ditu hitzak eta ahots nagusia ere berea da. Joanes Rodriguez, Aitor Nova eta Naiara Martinen ahotsak ere entzun daitezke abestian.
Atxutxiamaikako arduradunek jakinarazi dutenez, dantza-koregrafia era prest daukate, eta barixaku honetan, maiatzaren 8an, estreinatuko dute Maalako parkean (17:30). Atxutxiamaikak ekoitzi duen hirugarren abestia da honakoa. Iaz, Zure irrien egarri izeneko kantua grabatu zuten, Udako Txokoetan parte hartzen ziharduten umeen laguntzaz. 2012ko udan, berriz, AtxutxiKantua sortu zuten.
- Entzun Ei Kiribil! abestia:
Abestiaren hitzak: