Lau argazki bildumen arteko elkarrizketa moduko bat izango da Barne Logika izeneko erakusketaren oinarria. Haurtzaroko etxea, Barne logika, Sakramentu bedeinkatuak eta Egonaldiak izeneko bildumako argazkiak formatu txiki eta ertaineko eskulturekin uztartuko ditu, haurren munduaren gainean metafora bisual moduko bat eraikiz. Eskulturetan egurra, zeramika, haria, fieltroa edota espartzua erabiliko ditu, besteak beste.
Carmen Hierrok Bartzelonako unibertsitatean ikasi zituen arte ederrak, eta 1994an lizentziatu zen. Gero doktoregoa ere egin zuen. 2009-2010 urteen artean Photoespaña masterra egin zuen argazkilaritzan, Madrileko Unibertsitate Europearrean.
Informazio osoagoa: carmenhierro.com
- Lekua: Elgoibarko Kultur Etxea
- Data: 2015eko maiatzaren 8tik 23ra
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Antolatzailea: Ongarri A.T eta Elgoibarko Kultura Saila