24 euskal kulturgilek Arnaldo Otegi askatzeko eskatu dute

Barren.eus 2015ko mai. 8a, 14:46

24 euskal kulturgilek 'Free Otegi, Free Them All' kanpainari babesa eman ,eta “gizatasunagatik eta justiziagatik”, Arnaldo Otegi askatzeko eta gainerako presoak Euskal Herriratzeko eskatu dute, Donostian egindako agerraldi batean.

Europako Parlamentuan aurkeztu zen Arnaldo Otegiren askatasunaren eta dispertsioaren aurkako manifestuari eman diote babesa 24 euskal kulturgileek tartean Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak. 

Hauek dira atxikimendua eman duten lehen euskal kulturgileak:

Anari

Lorea Agirre

Ramon Agirre

Asier Altuna

Bernardo Atxaga

Josu Ximun Billelabeitia

Harkaitz Cano

Idurre Eskisabel

Telmo Esnal

Lander Garro

Ainara Gurrutxaga

Itziar Ituño

Miren Jaio

Ander Lipus

Maialen Lujanbio

Ines Osinaga

Jose Luis Otamendi

Galder Pérez

Danele Sarriugarte

Eider Rodriguez

Joseba Sarrionandia

Gorka Urbizu

Kirmen Uribe

Zaldieroa