Lehen elkarrizketa Jose Antonio Rodriguez PSE-EEko Mendarorako zerrendaburuarekin izango da datorren martitzenean (maiatzak 12).
• Alkategaien hitza
Udal eta Foru Hauteskundeei tarte berezia eskainiko die BARRENek, bai paperean eta baita Interneten ere. Aste honetako aldizkarian irakur ditzakezue Elgoibarko alkategaiei eginiko elkarrizketak –Mendaroko alkategaiei eginiko elkarrizketak hurrengo alean argitaratuko ditugu-.
Interneten, berriz, zuzeneko elkarrizketa digitalak egingo ditugu barren.eus-en. Ordubete izango dute alkategaiek herritarrek zuzenean egingo dizkieten galderei erantzuteko. Hala ere, ordubete horretan ordenagailu aurrean egon ezin duten herritarrei ere galderak egiteko aukera emate aldera, galderak aurrez bidaltzeko aukera ere eskainiko dugu. Horretarako barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera bidali behar dira galderak, zein alkategairentzako diren zehaztuta.