Barixakuan, 19:30ean, hasiko dituzte jaiak Jose Filgueira Valverde idazlearen omenez, eta inaugurazio ekitaldi horren ondoren, Galiziako muskuiluak dastatzeko aukera egongo da Aita Agirre plazan. Musika giroa Compostela orkestrak jarriko du. Zapatuan 11:00etan hasiko dute eguna, Galiziako produktuen dastaketarekin, eta beste hainbat ekitaldiren artean, dantza erakustaldia eskainiko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Galizako Banda de Gaitas de PiloƱo taldeak, Kalegoen plazan. Domekan bukatuko dira jaiak. Hona hemen egitaraua osorik: