PSE-EE-ko alkategai Nerea Alustizak erantzun ditu herritarrek zuzenean egindako galderak (erantzunak albistearen barruan). Bihar (maiatzak 20), Jose Luis Ibartzabal EHBilduren Elgoibarko Udalerako alkategaiaren txanda izango da. 12:30etik aurrera, ordubetez, zuen galderei erantzuten izango da. Hala ere, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.