Mendaron EHBilduk irabazi ditu udal hauteskundeak

Barren.eus 2015ko mai. 24a, 20:18

EHBilduk 414 botu eta bost zinegotzi eskuratu ditu Mendaron eta EAJk 334 botu eta lau zinegotzi. PSE-EEk, berriz, 67 botu lortu ditu (86 boto 2011n), eta hortaz, galdu egin du orain zeukan zinegotzia.

 EHBilduk 2011ko udal hauteskundeetan baino 21 boto gutxiago lortu ditu, baina alderdirik bozkatuena izan da Mendaron. 435 boto eskuratu zituzten 2011n eta 414 gaur. EAJk, berriz, 2011n baino 19 boto gehiago lortu ditu. 315 boto eskuratu zituzten 2011n eta 334 Mendaron. PSE-EEk behera egin du, 86 botu eskuratzetik 67 eskuratzera. Abstentzioa %38koa izan da (%36,56 2011n)

 

• Batzar Nagusietarako Hauteskundeak Mendaron 

Batzar Nagusietarako Hauteskundeen emaitzari dagokionez, EAJ izan da lehen indarra Mendaron, 363 botorekin (%42,06). EHBilduk 313 boto (%36,27) lortu ditu, eta Podemos izan da hirugarren alderdi bozkatuena 87 botorekin (%10,08). PSE-EEk 64 boto lortu ditu, PPk 19 eta Irabazik 17 boto.