Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren harira, Lehendakaritzan izan da gaur EHIGE elkartearen ordezkaritza bat, tartean Elgoibarko Herri Eskolako eta Kalamua guraso elkarteko ordezkariak. Beheko argazkian, ezkerretik eskuinera, Miren Lourdez EHIGEko koodinatzailea, Cristina Uriarte sailburua, Noemi Otegi Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteko ordezkaria, Iñigo Urkullu lehendakaria, Carlos Lopez EHIGEko presidentea eta Arrate Iriondo Herri Eskolako ordezkaria.
Jaiaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, Jata maskotaren irudi bat oparitu diete Herri Eskolako ordezkariek Urkullu lehendakariari.
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza -