Gaur hasiko dituzte Mendaron Trinitate jaiak, Bizi-Poza txarangaren kalejirarekin, eta bihar, 17:00etan, jasoko dute arbola. Egunik handienak, baina, domeka eta astelehena izango dira. (ikusi egitaraua behean)
Elgoibarren, urtero bezala, trinitateetako azoka bereziak hasiko ditu jaiak. Zapatu goizean Elgoibarko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da batetik, eta bestetik, Elgoibarko baserrietan hazitako abereak jarriko dituzte ikusgai Lekuederren eta Aita Agirre plazan. Arratsaldean, bestalde, Inazio Bereziartua musika eskolako dantza ikasleen txanda izango da. Danbor hotsak zapatu gauean iritsiko dira eta baita biharamunean ere, umeen danborrada egingo baitute domeka goizean. (ikus egitarau osoa behean)
*Goiko bideoan 2014ko Trinitate jaiak Elgoibarren eta Mendaron