Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionaren arabera, 10:15ean izan da istripua 634 errepideko 55. kilometroan, San Antolineko biribilgune inguruan, hain zuzen ere. Bi txirrindulari zauritu dira kamioi batek harrapatuta. Eibartarrak dira kamioiak harrapatu dituen bi txirrindulariak, 65 eta 66 urteko bi gizonezko. Donostiako ospitalera eraman dituzte bi zaurituak. Larri dago bietako bat, buruan jaso duen golpe gogorraren ondorioz.