Alex Sardui eta Maria Amolategi izango dira ‘Stars. Izarrak Kalean’ saioko aurkezleak. Casting-ean aukeratutako lehiakideek kalean, jendaurrean, lehiatu beharko dute eta kalea izango dute epaimahai. Gaur, ekainak 5, elgoibartarrak izango dira horta epaimahai. 16:00etatik 17:00etara grabatuko dute saioa Kalegoen plazan.
Ekainaren bukaeran hasiko da 'Stars. Izarrak Kalean' saioa.