Alex Sardui eta Maria Amolategi izango dira ‘Stars. Izarrak Kalean’ saioko aurkezleak. Casting-ean aukeratutako lehiakideek kalean, jendaurrean, lehiatu beharko dute eta kalea izango dute epaimahai. Gaur (ekainak 5) elgoibartarrak izan dira epaimahai. 17:00etatik 20:00etara bitartean bi kanporaketa eta finala grabatu zituzten Elgoibarren.
Ekainaren bukaeran hasiko da 'Stars. Izarrak Kalean' saioa.