Herri Eskolan egin dute irekiera ofiziala, eta agintari askok parte hartu dute bertan, tartean Isabel Celaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izandakoa, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Hasier Arraiz EHBilduko parlamentaria, eta Rebeka Ubeda eta Belen Arrondo EHbilduko ordezkariak, Elgoibarko Udaleko EAJko ordezkaritza zabala, Jose Luis Ibarzabal Elgoibarko EHBilduko ordezkaria, eta hezkuntza munduko ordezkaritza handia.
Ekitaldi nagusian, Kalamua guraso elkarteko ordezkariek, EHIGE gurasoen elkarteko ordezkariek, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hartu dute hitza, dozenaka guraso, irakasle, eta agintariren aurrean. Ordu berean, Kalegoen plazan Jata Jaku abestiaren koreografia dantzatu dute, eta horrekin hasi dute eguna euskal eskola publikoaren jaira batu diren guztiek.
Haurrentzako tailerra, jolasak, musika ekitaldiak… denetarik dago jairako antolatu dituzten guneetan, eta une honetan jendetza handia ari da parte hartzen.
•ARGAZKIAK: (argazki gehiago hemen)