Manuel Iradier Gasteizko mendizaleen elkarteak antolatzen du 'Gasteizko Mendiak' proba. Parte hartzaileek probari izena ematen dion mendilerroko hamar tontorrak pasa behar dituzte 61,660 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan: Itxogana, Indiagana, Arraialde, Almurrain, Kapildui, Zalbizkar, Lendiz, Arrieta, Zaldiarran, Busto eta Eskibel. Xabier Alzola izan zen proba amaitzen azkarrena, 5:41:42ko denborarekin. Elgoibartar eta mendaroar dexentek hartu zuten parte proban, eta horien artean Gorka de la Horra elgoibartarrak egin zuen denborarik onena. Bederatzigarren postuan sailkatu zen Lizarpe taldeko ordezkaria, 6:21:30ko denborarekin, irabazlearengandik ia 40 minutura. Elgoibarren lan egiten duen Javi Domingez gasteiztarrak laugarren postua lortu zuen (6:00:23). Ehunmiliak proba birritan irabazitakoa da Domingez.
Emakumezkoetan, Arantzazu Perez de Arenaza izan zen azkarrena, 7:01:43ko denborarekin. Leire Roldan sailkatu zen bigarren eta Andrea Garayk egin zuen hirugarren. Podiumaren atarian geratu zen Ainhoa Lendinez Lizarpe taldeko elgoibartarra, irabazlearengandik ordubete eta minutu batera, 8:03:02ko denborarekin.
- Ikus sailkapen osoa (PDF)
- Probako argazkiak: benetangasteiz.com