Nafarroa Hegoaldeko kontserba loteak erosteko kanpaina jarri zuen martxan Errigorak, eta aste honetan banatu dituzte produktuak. Elgoibarko Errigora taldeko kideek emandako datuen arabera, Elgoibarko eta Mendaroko
70 etxetara iritsi dira kontserba loteak. Kanpainaren helburua kontsumo arduratsua sustatzea eta produktuak ekoizlearengandik eroslearengana zuzenean helaraztea izan da, bitartekaririk gabe. Elgoibarko Errigora taldeko kideek eskerrak eman dizkiete kanpaina honetan parte hartu duten guztiei.