Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, istripua gertatu den lekuan bertan artatu dute zauritutako langilea. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto bateko gidariak ez du autoaren atzealdean zegoen Automoviles Lerun lantegiko behargina ikusi eta golpea eman dio. Golpearen ondorioz, atzerantz jauzterakoan ukondoetan eta bizkarrean hartu du mina. Mendaroko Ospitalera eraman dute.