Astelehenean aurkeztu zuten hedabideen aurrean Ikaselkar argitaletxeak sortutako EKI digitala, EKI proiektuaren bertsio guztiz digitala dena. Datorren ikasturtetik aurrera, beraz, bi modutara gelaratuko da Euskal Curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako ikasmaterial berri eta berritzailea: duela bi ikasturte abiatutako EKI (papera eta digitala konbinatzen dituena) eta EKI digitala (guztiz digitala dena).
Asteleheneko prentsaurrekoan, Ikaselkarreko arduradun Mikel Arrizabalaga eta Dani Maizak, eta Elgoibar ikastolako zuzendari Jabier LarraƱagak eta Oiartzungo Haurtzaroko irakasle Josu Arotzenak xehatu zituzten EKI proiektuaren eta EKI digitalaren ezaugarriak.
Azken bi ikasturteetan modu esperimentalean probatu dute EKI digitala Elgoibar Ikastolan. Ondorengo bideoan ikus daiteke Elgoibar Ikastolan 2013-14 ikasturtean DBH1ean EKI digitalarekin egindako lanaren lagin bat.
Haurtzaro ikastolan EKI digitalarekin bi urteotan egindako esperimentaziotik Josu Arotzenak ateratako ondorioak ere eman zituzten jakitera. Ikusi hemen.