Elgoibar BH Institutuko Batxilergoko arduradunek gaur goizean jaso dituzte selektibitateko emaitzak, eta ezin hobeak izan dira, ikasle guztiek gainditu baitute azterketa. Institutuko bost ikaslek Batxilergoan lortu duten nota ere ezin hobea izan da. Ohorezko matrikulak eskuratu dituzte Leire Legarra, Nora Kortaberria, Iñaki Amilleta, Andrea Arregi eta Maddi Astigarraga ikasleek.
Datorren barixakuan, ekainaren 26an, ikasturteko diploma banaketa ekitaldia egingo dute. Herriko Antzokian izango da, 19:00etatik aurrera.