Aste honetan jokatu dituzte emakumezkoen pala txapelketako ligako azken partidak, -final-laurdenak astelehenean eta finalerdiak eguaztenean-, eta barixakuan (ekainak 19) jokatuko dute final nagusia. Jone eta Amaia Loiolak Sonia Tomas eta Idoia Arrillagaren aurka jokatuko dute.
Antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute final nagusirako. Musika izango da lehenik, eta gero neska eta mutilez osatutako bi bikotek jokatuko dute partida, irailean hasiko den pala misto txapelketaren aurrerapen modura. Aintzane Arizmendi eta Ander Conde eta Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalagak jokatuko dute erakustaldi partida, 18:30ean hasita. Partida hori amaitzen denean errifaren zozketa egingo dute (irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Ibai-Ondo jatetxean). Azkenik, emakumezkoen pala txapelketako finala jokatuko dute.
• Nesken binakako raketa txapelketa Mendaron
Nesken binakako raketa txapelketa antolatu dute Mendaron, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 21era arte eman daiteke izena udaletxean edo 629 932 458 telefonora deituta.