Ekainaren 21eko ekitaldietarako deia egin du Mendaroko Gure Esku Dagok

Barren.eus 2015ko eka. 20a, 09:35

Bideo ikusgarriarekin, ekainaren 21erako gogoak piztu eta Anoetara joateko deialdia egin du Mendaroko Gure Esku Dagok.


Domekan (ekainak 21), Anoeta estadioa izango da Donostiako gune nagusia, 'Gaurko hautetsontzia, biharko erabakia' lelopean. Elgoibarko herri batzordeak egin zuen modu berean, Mendaroko Gure Esku Dago taldekoek ere Donostian egingo diren ekitaldietara joateko deia egin du. Makina bat mendaroarrek hartu dute parte goian ikus dezakezuen bideoan.