Erabakitzeko eskubidearen alde indarrak batze aldera, hautetsontzi erraldoiak eraiki, eta hainbat ekitaldi egin zituzten atzo Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. 'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia' lelopean egin zen atzoko festa eguna. Elgoibarko eta Mendaroko herri batzordeek deituta, makina bat mendaroar eta elgoibartar batu ziren Donostian, oihal kate erraldoia oatuz lehenik eta Anoetan egin zuten ekitaldian gero.
- Informazio osoagoa: Aldarri bat baino gehiago, BARREN aldizkarian argitaratutako erreportajean (BARREN 953. zenbakia)
Argazki bilduma: