Ikuskizun partehartzaile batekin ailegatuko dira bihar (ekainak 26) Irrien Lagunak klubeko pertsonaiak Elgoibarrera. Kultura, osasuna, natura eta zientzia, haurrek aski ongi ezagutzen dituzten kanta eta dantzekin uztartuko dituzte (Epoitaitaye, A yami-yami, oso ondo, parabara, maketume,...). 17:30ean hasiko da ikuskizuna Maalako parkean, eta ordubeteko saioa eskainiko dute Martinbertso DJ, Largabista eta Marikalanbrek. Elgoibarko Izarrak antolatu du saioa Elgoibarko Udalaren babesarekin.