19:00etan hasiko da proba Kalegoen plazan, eta partaideak hiru probatan lehiatu beharko dira: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, eta ondoren, 400 metro egingo dituzte korrika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta, eta azkenik, 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.
Parte hartu nahi duenak proba hasi aurretxoan eman beharko du izena, Kimetz elkartean. 16 urtez gorako edonork parte hartu dezake.
Iaz 51 lagunek hartu zuten parte eta Jorge Gonzalez Ferro eta Ainhoa Lendinez izan ziren irabazleak. Nahaste Borrasteko errekorra Iñigo Larizek dauka 18:01eko denborarekin.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2014koa Jorge Gonzalezek irabazi zuen, 2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012koa, 2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa Iñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta David Condek irabazi zuen 2006koa.