Azken zortzi urteotan Elgoibarko alkate izan den Alfredo Etxeberriak kudeatuko du Bidegi, Gipuzkoako autobideak kudeatzeko sozietate publikoa. Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak haren izendapena onartu ostean hasiko da lanean. 2012ko irailetik zuzendari karguan egon den Katty Nevadoren lekukoa hartuko du Etxeberriak.
Foru Aldundiak Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia S.A. Foru Sozietate Publikoa eratu zuen, eta Merkataritza Sozietate Anonimoa da eta bazkide bakarra Gipuzkoako Foru Aldundia. Bidegik dituen helburuak hemen.