Folklores du monde, Bretainiako Saint Malo herrian egiten da uztailero. Jatorrian, Bretainiako kulturari erreferentzia egin nahi zion jaialdia da, baina urteekin, mundu osoko dantza eta musikak biltzen dituen jaialdia izatera pasa da.
Haritz dantza taldeaz gainera, Mazedonia, Togo, Peru, Irlanda, Galizia, Indonesia, Lituania, Brasil eta Bretainia bertako taldeak ikusi ahal izango dira besteak beste Folklores du monde jaialdian. Dantza eta musika emanaldiez gain, hainbat kalejira ere egingo dira kostaldeko herri honetan zehar.
- Jaialdiko programa: Folklores du monde - Saint Malo 2015