Azaleko minbizia ekiditeko aholkuak eman dituzte Kalebarren plazan

Barren.eus 2015ko uzt. 2a, 10:47

Azaleko minbiziaren inguruko sentsibilizazio-kanpainaren barruan, Elgoibarrera etorri dira gaur AECC minbiziaren aurkako elkarteko kideak. Eguzkiaren arriskutik babesteko hainbat aholku eman dituzte eta nahi duenak aukera izan du fototipoa aztertzeko eta azalaren melanina kopurua neurtzeko.

‘Zaindu zure azala. Egon adi!’ kanpainaren baitan, herriz herri dabiltza aholkuak ematen minbiziaren aurkako elkarteko langile aditu zein boluntarioak. Gaur goizean Kalebarren plazan egin du geldialdia kanpainarako egokitutako kamioiak. Bertan, bizi-ohiturei buruzko galdeketa bat egiten dute aurrena. Test horretan jasotako galderen bitartez pertsona bakoitzaren fototipoa aztertzen dute gero. Horren ostean, gaitzari aurre hartzeko informazioa eta aholkuak ematen dituzte. Azkenik, melanina kopurua –gorputzak  berez duena– neurtzen dute. 

Larruazaleko lesioak erraz detekta daitezkeela ohartarazi dute kanpainaren sustatzaileek eta autoexplorazioak egitera animatu dituzte herritarrak. 

2015 07 02 azalekominbizia mahai informatiboa3

2015 07 02 azalekominbizia mahai informatiboa2