Jubenilen lasterketa da berez, eta txirrindulariek 80 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute.
Bi aldiz Osintxuraino joan eta birritan igo beharko dute Kalbarioko gaina. 16:00etan abiatuko dira txirrindulariak Herriko Enparantzatik eta Coviran aurreko aldapan izango dute helmuga.
Iaz 77 txirrindularik hartu zuten parte Mendaroko Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen proban eta Tieltse Rennersclub taldeko Kenny Mollyk irabazi zuen lasterketa.