Khris Rios eta David MK elgoibartarrak daude Kida Events elkartearen atzean. Musika elektronikoaren kultura zabaldu nahi dute Elgoibarren, eta horretarako antolatu dute EDF jaia. Bigarren edizio hau iaz egin zutena baino handiagoa izango dela aurreratu dute. "Aurtengoa sekulakoa izango da. Euskal Herriko eta nazioarteko DJ onenekin osatu dugu kartela, eta oso pozik gaude. David eta biok kontaktu asko dauzkagu mundu honetan, eta horri esker lortu dugu kartel hau osatzea. Ohorea da maila honetako DJak Elgoibarren izatea".
Hauexek dira jaialdian parte hartuko duten artistetako batzuek:
- Paul Ritch (Quartz Rec) Frantzia
- Los Suruba (Get Physical, Ants, Suruba)
- Kaiserdisco (Hamburg, Alemania)
- Andres Campo (Florida135, Wezc)
- Charles Ramirez
- Diego Gonzalez
- Carlos Perez
- Dario Nuñez
- David Medina
- DJ Voz
- David K-Style
- Javico
- Juanan
- BGutierrez
- David Mk (EDF, Blum Recodings)
- Khris Rios B2B
• Karpa estalia eta VIP zonak
Iaz aire librean egin zuten jaialdia, baina aurten karpa estalia jarriko dute, altura desberdinekin. Karpan hiru mila lagunentzako lekua egongo da. Ikusleek harmailak izango dituzte eserita egoteko, eta 300 bat lagunentzako VIP zonak ere izango dira, butaka eta jarlekuekin, artistengandik gertu. Jateko eta edateko guneak egongo dira, Gurutze Gorriaren zerbitzua egongo da jaialdia hasten denetik amaierara arte eta baita mila autorentzako aparkalekua ere. Hamahiru orduko jaia aurreikusi dute antolatzaileek. Zapatuan hasiko da, 17:00etan eta goizaldeko 06:00ak arte izango da. Herrigunetik autobusak jarriko dituzte Albitzurira igotzeko. Nahi duenak aurrez eros ditzake sarrerak 15 euroan. Informazio osoagoa Facebook sare sozialean duten orrialdean.