Ocho apellidos vascos filmarekin hasiko dira gaur Elgoibarko Aire Libreko Zine emanaldiak. Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, hamar film eskainiko dituzte uztailean, Kalegoen plazan jarri duten zine pantailan. Plazan, 600 bat lagunentzako lekua izango dute zine zaleek.
Asteburuko filmeei buruzko datuak:
Ocho apellidos vascos, uztailak 3 (22:30)
Zuz.: Emilio Martinez-Lazaro. Espainia, 2014. Iraupena: 98 min. Generoa: komedia. Aktoreak: Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi, Karra Elejalde.
- Rafa, andaluziar peto-petoa da, eta bizitzan behar duen guztia bere herrialdean aurkitu izan duena beti: ardoa, gomina eta emakumeak. Baina bat-batean, emakumezko batek kalabazak emango dizkio: Amaia euskaldunak. Rafa ez dago hori onartzeko prest, eta Euskal Herrira bidaiatuko du, Amaiaren maitasuna bereganatzeko. (informazio gehiago hemen)
Rio2, uztailak 4 (22:30)
Zuz.: Carlos Saldanha. AEB eta Brasil, 2014. Iraupena: 101 min.
- Blu, Perla eta euren hiru seme-alabek bizitza perfektua daukate. Perlak erabakitzen du semealabek benetako hegazti bezala bizitzen ikasi behar dutela, eta horretarako, Amazoniara egingo dute bidaia. BLu kezkakuta dago, ohianean aurkituko dutenarekin. (www.rio2.es)