Hamar taldek hartu zuten parte Ermuko Saskibaloi taldeak antolatu zuen I. Ermuko 3x3 Saskibaloi Txapelketan, tartean Elgoibarko bi taldek: Dinamo Kalimotxo eta Metalinaikos.
Bi multzotan banatuta jokatu zuten hamar taldeek eta multzo bakoitzeko bi talde onenek jokatu zituzten finalerdiak. Hala, bi talde iritsi ziren finalera: Bilboko Garaitu eta Elgoibarko Dinamo Kalimotxo. Richard Aranzabal, Carlos J. Lahoz, Manex Bereziartua eta Fernando Bautistak osatutako taldeak irabazi zuen finala.