Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean jarri zuten eszenatokian, aritu ziren kantuan Stars, Izarrak Kalean saioko lehiakideak: Ane Bengoa, Izaskun Canga, Julen Morgado eta Leire Tejada. Plazan bildutako herritarrek epaitu zituzten kantariak. Izan ere, lehiakideek abestu ostean publikoak bota dituen txanponak zenbatzen dituzte saioko aurkezle Alex Sarduik eta Maria Amolategik, eta diru gehien batzen duen abeslariak irabazten du lehia. Finalerdiak jokatu ostean, Leire Tejada basauriarra eta Ane Bengoa donostiarra ailegatu ziren finalera Elgoibarren.
Alex Sarduik Exkixurekin kantatzen zuen "Loretxoa" abestia aukeratu zuen Leirek finalerako. Ane Bengoak, berriz, Amy Winehousen "Back to Black" kanta interpretatu zuen. Leire Tejadak 11,70 euro batu zituen eta Ane Bengoak 8,14 euro. Hortaz, Leire Tejada izan zen irabazlea, eta saioko finalerako txartela eskuratu zuen.
Hona hemen osorik Elgoibarren grabatutako saioa: