Emakumeen padel txapelketako finala jokatu zuten aurrena eta Ane Iturbek eta Nerea Salasek osatutako bikoteak garaipena lortu zuen Ione Valmasedaren eta Alicia Iglesiasen aurka jokatutako partidan, 6-4 eta 6-1 emaitzarekin. Gizonezkoen finalean, berriz, Jon Etxaide eta Alberto Gonzalez nagusitu ziren, Aritz Martijari eta Asier Oyarzabali 6-4 eta 7-6 irabazita.
Tenisean, Ruben Lizarraldek eta Sergio Urrizak neurtu zituzten indarrak finalean. Azken emaitza, lehenaren aldekoa izan zen 6-4, 5-6 eta 6-3 irabazi ostean.