Elgoibarkom Izarraren Txiki eguneko bazkarirako txartelak eskuratzeko bi aukera daude: Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan edo BARREN aldizkariak Kalebarrenen duen egoitzara jo, eta izenematea bertan egitea; edo, Internetez txartelak erostea. Egin klik hemen txartelak erosteko.
Hona hemen Txiki Egunerako txartelak erosteko zenbait ohar:
- Aldi bakoitzeko 6 txartel erosi ahalko dira gehienez.
- Bazkide eta ez bazkideen txartelak bi alditan erosi beharko dira.
- Amaieran agertzen den erosketa agiria gorde beharko da Txiki eguna pasa arte.
Bazkaria 15:30etik aurrera
Sigmako aparkalekuan izango da bazkaria eta aurtengoan berrikuntzak izango dira: 15:30etik aurrera hasiko dira bazkaria zerbitzen, koadrilak iritsi ahala. Hala ere, nahi duenak Mauxitxa txarangaren kalejira amaitu ostean joateko aukera ere badauka. Sigma jatetxeak prestatuko du bazkaria, eta menua hau izango da: entsaladilla errusiarra, masailak saltsan, izozkia, kafea eta txupitoa. Bazkalostea girotzeko zoro-zozketa eta spotykaraokea antolatu dituzte. Elgoibarko Izarrako bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 17 euro.