Juan Diego Ingelmo valentziarraren lan batek iragarriko ditu aurtengo San Bartolome jaiak

Barren.eus 2015ko uzt. 16a, 14:06

Urrun xamar joan da aurtengo sanbartolomeetako kartel lehiaketako lehen saria. Borrianako (Castellon, Espainia) Juan Diego Ingelmo disenatzaileak aurkeztutako Splash izeneneko lanak irabazi du lehiaketa.

Aurten 29 lan aurkeztu dira 2015eko San Bartolome Jaietako Programaren Azala Aukeratzeko Lehiaketara (iaz zazpi lan aurkeztu ziren eta 24 lan orain bi urte). Epaimahaikideen iritziz, Juan Diego Ingelmok aurkeztutako lana {goiko irudian} izan da onena, eta 700 euroko saria jasoko du. Diseinatzaile grafikoa eta margolaria da Ingelmo eta antzerako lehiaketa bat baino gehiago irabazi ditu, Alacanten, Sobrarben edo Xixonen, besteak beste. Abuztuaren 22an egingo dute sari banaketa ekitaldia, Kultur Etxeko erakusketa gelan (19:30).

2015 07 17 ingelmo

• Haurren kartel lehiaketa
Elgoibarko Udalak, era berean, haurrentzako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ere sarituko ditu. Guztira 17 lan aurkeztu dira. Hona hemen sarituak:

  • Alex Hernandez Hernandez (12 urte)
  • Aritz Vallejo Caballero (10 urte)
  • Naroa Cerdeira Iranzo (8 urte)
  • Nahia Baskaran Beristain (7 urte)
  • Nora Espilla Etxeberria (6 urte)
  • Maule Bengoetxea Maiora  (3 urte)

Lotura duten albisteak: