Irudi ikusgarriak laga ditu gaur goizean, 10:00ak inguruan, San Antolin auzoko etxeen parean su hartu duen furgoneta batek. Elgoibarko Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, furgonetako gidaria mokadu bat jateko gelditu da San Antolinen eta tabernatik irten denean sutan aurkitu du kanpoadean aparkatuta zeukan ibilgailua. Kabina barruan piztu da sua. Inguruko enpresetako jendearen laguntzarekin eta bertaratu diren udaltzainekin itzali dute sua, eta suhiltzaileak ere azaldu dira.