Roketxe eta Water de Munich iritsi dira Futbol7 txapelketako finalera

Barren.eus 2015ko uzt. 17a, 15:22

Bailarako Futbol7 txapelketako finalak gaur arratsaldean jokatuko dira Eibarren, Unbeko kirolgunean. Elgoibarko bi talde ailegatu dira finalera: Roketxe eta Water de Munich. Bi taldeen arteko partida, 20:00etan hasiko da. 

Finala hasi aurretik, 19:00eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Eibarko La Sisha Mecánica taldeak eta Elgoibarko Más que Olaso taldeek. Azken hauek izan ziren, hain zuzen ere, iazko txapelketako irabazleak. Mintxetako futbol zelaian jokatu zen iazko finala eta aurten Unben jokatzea tokatzen da. Partida hori 19:00etan hasiko da.

Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek antolatzen dute bailarako Futbol7 txapelketa eta 18. ekinaldia izan da aurtengoa. Hamazazpi talde lehiatu dira aurten.