Auto batek Arriaga auzoko peajea jo du Elgoibarren

Barren.eus 2015ko uzt. 21a, 20:35

Auto gidari bat larri dago autoarekin Arriaga auzoko peajea jo ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, larria izan da istripua. 18:30ean gertatu da.  Elgoibarren irten nahi zuen gidariak bidesaria jo du bete-betean. Peajeko langilea ere zauritu da, eta anbulatoriora eraman dute, estututa oso.

Istripuaren lekukoa izan den gidari mendaroar batek barren.eus-i jakinarazi dionez, zarata handi bat entzun du eta albora begiratu duenean, bere aurretik zihoan Ford etxeko kotxeak peajea jo duela ikusi du. Gainetik pasa du babesetako bat. Laguntzera joan denean, umeentzako aulki bat ikusi du atzealdean eta larritu egin da, baina gidaria, "itxura batean 45 bat urteko gizonezkoa", bakarrik zegoela egiaztatu du gero. "Buruz behera aurkitu dut, konorterik gabe, baina arnasa hartzen zuen. Bazterraren kontra erreboluzionatuta gelditu da autoa. Buruari eusten egon naiz, harik eta anbulantzia etorri den arte. Gero ospitalera eraman dute, itxura batean larri". Zauritutako auto gidaria 39 urteko eibartarra dela jakinarazi dute Herrizaingo Sailetik.

 

2015 07 21 istripuapeajean