Toreatzaileak, asto gainean doan pikatzailea, manolak, turuteroak…. osagai guztiak zituen orain dela 25 urte Mendarozabalen egin zuten zezenketa komikoak. Zezenketa filmatu zuen herritarrak Interneten jarri du ikusgai, hiru bideotan. Bideoez gainera, Mari Angeles Zabalak garai hartako hainbat erretratu helarazi dizkigu.
• Txistulariek hasiko dituzte aurtengo jaiak
Gaur egunera itzuliz, txistulariek hasiko dituzte ofizialki aurtengo santanak, eurei eman dietelako aurten txupinazoa botatzeko ardura. Lehengo eta oraingo txistulariek botako dute txupinazioa udaletxeko balkoitik, 19:30ean. Ondoren, katasorgiña jaitsiko da udaletxetik plazara. (ikus jaietako egitaraua)
Bideoak:
Argazkiak: