Munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izango dugu gaur gauean Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatu duen nazioarteko folklore jaialdian. Aurten Kubako eta Zeelanda Berriko folklorea ekarriko digute Elgoibarrera. Nazioarteko musika eta dantzekin batera, Elgoibarko Haritz dantza taldeak ere hartuko du parte. Jaialdia 22:30ean izango da, Olaizaga kiroldegian. Sarrera doan izango da.
- Informazio osoagoa hemen
Goiko bideoan 2014ko folklore jaialdiko laburpena ikus daiteke.