San Bartolome Eguna luze joango da oraindik eta arratsaldean, haurrentzako, jolasak; eta erraldoi, buruhandi eta zezen-zikletak izango dira. Kirol zaleentzako pilota partidak; eta iluntze partean, berriz, mariatxiak, magia eta antzerkia.
San Bartolome Egunean goizean goizetik izan da musika herriko kaleetan: Iruñeko eta Guardiako dultzaineroak, Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda. Zaindariaren omenezko prozesio eta mezaren ondoren, berriz, sokadantza egin dute Haritz Dantzari taldekoek –mezatan ere ezpatadantza eskaini dute–. Jende ugari elkartu da dantzak ikustera, baita ondoren Udal Musika Bandak eskaini duen kontzertura ere.