Arratsaldean ere ez da musikarik faltako goizez aritutakoez gain, arratsaldean eta gauean DJek jardungo baitute. Gainera, arratsaldean, harri-jasotze txapelketa izango da eta gauean idi-probak.
Feria eguna izaten da hileko azken larunbata Elgoibarren, eta San Bartolome jaietan egonik, feria berezia da gaurkoa. Lehiaketek hartu dute tarte handia ferian. Izan ere, Limusin arrazako lehiaketarako ahalik eta dotoreen prestatu dituzte abeltzainek ganaduak eta ikusgai izan dira. Bestalde, gazta eta sagardo lehiaketara aurkeztutako jan-edanak, epaileek ez ezik herritarrek ere probatu ahal izan dituzte, baita sagardoarekin batera txorizoa ere. Hori guztia, noski, musikaz lagunduta. Trikitilariak eta kale-kantariak ibili dira herriko kaleetan.
Arratsaldean ere ez da musikarik faltako goizez aritutakoez gain, arratsaldean eta gauean DJek jardungo baitute. Gainera, arratsaldean, harri-jasotze txapelketa izango da eta gauean idi-probak.