Lanera bueltatzeko eguna da askorentzat irailaren 1a, egun seinalatua. Are gehiago Elgoibarren, amaitu berri diren sanbartolome festen oihartzuna guztiz apaltzeke dagoela iristen baita iraileko lehen eguna. Mauxitxa txarangako kideak lanera itzulera hori samurragoa egiteko ahaleginean irten dira kalejiran, eta ohi duten legez ez zaie jarraitzailerik falta izan. Umore onean egin diote ongietorria egunari.